Nafarroa, lur anitza

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 6a, 09:05

'Nafarroa, lur anitza, transfobiarik ez!' lelopean ehunka lagun atera ziren kalera larunbatean, E28ko Plataformak deituta. 

Nafarroa: lur anitza, transfobiarik ez goiburudun pankarta atzean, ehunka partsona batu ziren Iruñean, larunbatean,  Ekainak 28ko plaformak deituta, Hazte Oir elkarte ultrakatolikoak antolatutako autobus transfoboaren etorreraren kontra.

Gorrotoaren mamua

Ekainak 28ko plataformako kide Erika Salvatierraren esanetan, "mamu bat" dabil Nafarroan, "gorrotoarena, transfobiarena eta arbuiaoarena", baina, "ez da pasako". "Garbi utzi nahi dugu gorrotoak ez duela lekurik lurralde honetan, Nafarroa anitza dela eta ezberdintasunak defendatzen eta aldarrikatzen ditugula".

Chrysallisek sexu eta genero identitate aniztasunaren alde egindako kanpainari elkartasuna adierazi diote, halaber, Ekainak 28ko kideek. "Egunero ikusten dugu gizartearen bilakaera: aniztasuna bere egiten du eta problemarik gabe onartzen ditu transexualak. Horregatik uste dugu iraganaren eta iraganean bizi direnen azken astinaldiak direla eraso hauek", ziurtatu du Salvatierrak.

"Badira zakila dten neskak eta bulba duten mutilak". Halaxe esan du, Ekainak 28 plataformako Salvatierrak, transexualitatearen patologizazioaren kontra azaltzeaz batera. "Gizarte honek izugarri egin du aurrera azkenaldian, nahiz eta gutxi batzuk ez duten ikusi nahi, eta iraintzen eta arbuiatzen dituzten haien ohituren arabera bizi ez direnak. Garaia da erakusteko aldaketa positibo hauek ezin direla gaitzetsi".

Ekinkik.org-k osatu du argazki galeria eta gurera ekarri dugu Creative Commons lizentziari esker.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!