Osatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 6a, 09:05

Xabier Maia nagusitu da Uharten jokatutako azken final-laurdenean.

Martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Elizondoko bertsolariak. Behin final-laurdenak bukatuta, osatu da txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. 180 bertsozale baino gehiago bildu dira Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, azken final-laurdena jarraitzeko.

Uharteko Arte Garaikideko Zentroan jokatu da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena, aretoa bete duten 180 bertsozale baino gehiagoren aurrean. Han aritu dira Sarai Robles, Irati Majuelo, Eneko Fernandez, Oskar Sanz de Acedo, Xabier Maia eta Ander Fuentes ‘Itturri’. Uharteko gaztetxoen bertso eskolako ikasleen agurrak eman dio hasiera saioari. Maider Ansa aritu da gai-jartzaile lanetan. 

Saio puntugarriaren ostean, Xabier Maiak eskuratu du puntu gehien, 308,5, eta horrenbestez, martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den hirugarren finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Eneko Fernandez, Ander Fuentes ‘Itturri’, Irati Majuelo, Sarai Robles eta Oskar Sanz de Acedo.

Honela geratu da saioko puntuazioa:


Xabier Maia 308,5

Eneko Fernandez 298,5

Ander Fuentes ‘Itturri’ 290,5

Irati Majuelo 268

Sarai Robles 266,5

Oskar Sanz de Acedo 255,5 

Horrenbestez, osatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. Final-laurden bakoitzeko irabazleari, sailkapenaren araberako hurrengo hamahiru bertsolariak gehitu zaizkio. Hauek dira sailkatuak:  

Martxoaren 18an hasita, hiru finalaurreko jokatuko dira, eta horietako bakoitzeko irabazlea finalera sailkatuko da zuzenean. Sailkapenaren araberako bost bertsolari ere pasako dira apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalera. Hauek izango dira finalaurrekoak.


 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!