Metropoli Forala 2017-03-03

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 3a, 12:51

Tertulia sozialean, hiru adiskide gure artean: Mikel Aranburu Zudaire filosofoa, Eguzkiñe Aiesa abokatua eta Kepa Yecora irakaslea, Aralarko Mikel goiaingeruaz eta autobus transfoboaz aritu gara. Maialen Goñi zine kritikoa asteburuko estreinaldiez mintzatu zaigu. Igandean, Kanariar irletan jokatuko dute gorritxoek Las Palmasen aurka. Partiduaren aurreko kronika egin digu Iñaki Berastegi kazetariak. Nafarroako ubidearen bigarren faseaz erreportaje mamitsua gaurko Berria egunkariaren Nafarroako Hitza gehigarrian. Edurne Elizondo kazetaria etorri zaigu xehetasun guztiak ematera. Eymard uberetagoena, Baobabs Will Destroy Your Planet taldeko kantaria musikaren tartean saioaren azken zatian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!