Astelehenean Akitania-EAE-Nafarroa euroeskualdeak lehen batzarra eginen du foru Erkidegoa eskubide osoko kide delarik. Gai zerrendaren arabera, Euskal Herriko lurralde guztiak biltzen dituen erakundearen osoko bilkuran, 2016ko ekinbideen balantzea eginen dute, 2017ko aurrekontuak aztertuko dituzte, eta proiektuak aurkezteko deialdiak onartuko dituzte.
Nafarroako Gobernuak ordezkaritza zabala bidaliko du Bordelera, Barkos lehendakaria ez ezik batzar horretako kide baitira Manu Aierdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordea, Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Isabel Elizalde Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria, eta Erakundeeriko Harremanetako eta Komunikazioko zuzendari nagusi Pello Pellejero.
Nafarroako Foru Erkidegoa barruan dela, euroeskualdeak ia bederatzi milioi biztanle ditu, eta 100.000 kilometro koadro.