Gizakia Herritar fundazioak 1.381 pertsona lagundu zituen iaz, heren bat adin txikikoak

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 3a, 09:02

Guztira 38.596 bazkari eta afari eta 25.118 gosari eman dizkiete 389 pertsonari.

1.381 pertsonari lagundu die guztira, 2016an, Gizakia Herritar-Paris 365 Fundazioak . Horietatik %52,7 gizonezkoak eta %47,3 emakumezkoak. Esanguratsua da datua, handitu egin baita asko emakume kopurua: familia monomarentalak dira zerbitzua gehien erabiltzen dutenak. Gainera, artatutakoen %31 adin txikikoak dira. 

Makina bat zerbitzu dauzka Paris 365k: elkatasun jantokian, adibidez, 38.596 bazkari eta 25.118 gosari eman zizkieten 389 pertsonari, iaz. Elkartasunezko janari biltegian, 1.621 saski banatu zizkieten 89 familiari; Paris etxea ere badute, etxerik gabekoei aterpea emateko, eta bertan 20 lagun bizi dira. Bestalde, lana aurkitzeko laguntza ere eskaintzen dute, enplegu poltsaren eta prestakuntza ikastaroen bidez.

Errenta bermatua, murritza

Aurtengo ikasturtearen balorazioa egiteaz gaindi, aurten indarrean sartu den errenta bermatuaren inguruan mintzatu dira Paris 365ko kideak: gizarte babesa zabaldu badu ere, neurri hori "ez da aski, badira eta diru sarrera gehienak etxebizitza ordaintzera bideratzen dutenak eta baldintzetan sartzen ez direnak". Horrez gainera, bakarrik diren pertsonei murriztu egin diete laguntza eta hori kritikatu du Saioa Zabalza Paris 365ko kideak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!