Metropoli Forala 2017-03-02

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 2a, 12:16

Gaur arratsaldean Iruñeko udaletxean osoko bilkura eginen dute. Besteak beste, udaltzaingoaren araudi berriaz eta haur eskolak bertan behera uzteko sentzentziaz eztabaidatuko dute. Horren aurretik, gure artean izan dira alderdietako ordezkariak gai horiez solasean. Bart, Osasunak bat eta lau galdu du Vila-Realen kontra Sadarren. Partiduaren analisia Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa kirol kazetariekin egin dugu. Gorritxoak alde batera utzita, kolore berdea nagusitu da gurean, Nola prestatu udaberria iritsi aurretik baratzea eta lorategia? Xatur Larralde, Adaxka Mintegiko nagusiari egin diogu galdera. Amaitzeko, David Garnatxo etorri zaigu. Ekoitzi, erabili, bota. Horixe dugu egungo kontsumoaren eredua. Ekonomia zirkularrak ekoitzi, erabili eta birziklatu proposatzen du. Berrerabilpenean zenbateraino egin dugun aurrera azaldu digu REAS elkarteko kideak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!