Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Unai Hualde, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez eta Ezkerrako Joseba Ezeolaza izan dira. Lehen Hezkuntzako aurrematrikulazioaren emaitzez mintzatu zaigu, Roberto Perez Elortza, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Zuzendari Nagusia. Iker Bengotxea aktoreak datozen egunotarako kulturaren agenda aurreratu digu. Osasunak Vila-Realen aurka jokatuko du gaur gauean, Sadarren. Partiduaren aurreko kronika jaso dugu Eñaut Agirrebengoa kazetariaren eskutik.