Bel Pozueta (Altsasuko gurasoa): "Gero eta haserre eta tristeago gaude, baina lanean jarraitzeko gogotsu"

Euskalerria Irratia 2017ko martxoaren 1a

Altsasuko liskarraren harira egindako lehen manifestazioetako bat. (Argazkia: Irantzu Pastor)

100 egun baino gehiago bete dira muntai poizial baten ondorioz Altsasu nahi baino ezagunagoa egin zenetik. Polizia operazioak, epaiketa azkarrak eta espetxeratzeak. Hala Bedi irratian egin diote elkarrizketa. 

Bel Pozueta Altsasuko auzian espetxean dauden hiru gazteen artetik baten ama da. Hala Bedi irratian egin diote elkarrizketa. 

Hala ere, elkartasunak ere ez du etenik izan; horren erakusle, etengabe egin dituzte mobilizazio eta ekimen jendetsuak. Bel Pozueta, egun, muntai horren ondorioz espetxean dagoen Adur Ramirezen ama da, Altsasuko Gurasoen taldekoa. Altsasuko ihauterietan, hiru pertsona falta dira aurtengoan; Pozuetaren semea horietako bat da.

Jaso duten babesa eskertu du HIZPIDEA magazinean. Bilerak egin dituzte eragile eta alderdi ezberdinekin eta berdin jarraitzeko asmoa dute gainera. Gazteen eta bere semeaz galdetuta, argi adierazi du: “Espetxeratuta daude, hori nahikoa da egoera ulertzeko”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!