'Hileta martxa', Capraboko langileen kaleratzea salatzeko

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 1a, 09:07

Hemezortzi lanpostuen eta lau denden "hilketa" salatzeko, protesta egin dute Caprabotik kaleratutako langileek, Txantreatik Arrotxapearen, beltzez jantzita eta hilkutxak eskuetan bizkarrean hartuta.

Hemezortzi lagun kaleratu ditu Eroski Taldearen parte den Caprabok; hemezortzi emakume langile. Salatzeko, greba mugagabeari ekin diote beharginek: birkolokatu ditzaten dute xede. Protesten artean, parodia egin dute, hileta martxa, hain zuzen. Hilkutxak eskuetan, bizkar gainean eta beltzez jantzita, hemezortzi lanpostu eta lau denda "erail" dituztela salatu dute. Grebak iraun bitartean Eroskin eta Caprabon ez erosteko deia egin dute langileek.

Langileak, parlamentura

Nafarroako Parlamentura joanen dira gaur Eroski-Capraboko langileak, kaleratzeen berri eman eta parlamentuko taldeei enpresako zuzendaritzarekin kudeaketa lana egin dezaten eskatzeko.

"Borondate kontua"

Kalera bota ditu Eroski Taldeak hemezortzi lagun, "irabaziak baditu ere". Hori da Enpresa Batzordeak salatu duena. Eroski "gai" da hemezortzi pertsona horiek guztiak Nafarroan "birkolokatzeko", "une honetan borondatea da faltan duen bakarra".

Batzordea Eroskirekin bilduta zela jakinarazi zieten langileei kalera zihoaztela, negoziazioak oraindik martxan ziren bitartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!