Gora egin du. Igoera izan du euskarak aurrematrikuletan: sare publikoan, D eredua izan da gehien igo dena, aurreko datuekin alderatuta: 6.100 matrikuletatik, 1.873 euskaraz izan dira, hau da, 132 aurrematrikula berri izan dira. Ikastolen kasuan ere mantendu egin da goranzko joera: 461 matrikula izan dituzte aurten; iaz, 452.
Eremu ez-euskaldunean egindako informazio kanpainak fruituak eman dituela nabarmendu du Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak.
Datu orokorrak, beraz: sare publikoak jaso dituela matrikulen %60,64 eta itunpekoak %39,36.
Hiru adar berri
Erriberrin, Allon eta Antzinen irekiko dituzte D ereduko lerroak. Euskarazko eredua hegoaldera zabalduko zuela esan zuen Hezkuntza Departamentuak, hasiera batean zein eskolatan jarriko zuen zehaztu ez bazuen ere; azkenean, hiru herri horietan izanen da eskaintza.