Olio eta kontserba saskien 'Uztaberria' kanpaina abiatu du Errigorak

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 28a, 13:52

Gaur hasi eta martxoaren 14 arte, auzolana eta elkarlana oinarri izan dituzten saskiak eskura daitezke, Nafarroako ekoizleei lagunduz eta euskara bultzatuz.

'Uztaberria' kanpaina aurkeztu du Errigorak: gaur bihar hasi eta martxoaren 14 arte kontserba eta olioa eska daitezke, ekoizleentzako bidezko prezioan eta euskara lagunduz, gainera.

Potxak, kremak, zainzuriak, orburuak… zabala da aurkeztutako eskaintza. Handitzen doa, gainera, "errigorago" doa Errigora, Ibai Sueskun Errigorako kidearen hitzetan. Izan ere, hasieran bi ekoizle baino baziren ere, egun 22 dira, eta azken kanpaina arrakastatsua izan zen oso: 14.000 saski saldu zituzten. "Kurtso hasieran esan genuen errigorago gindoazela. Orain dela hiru urte abiatu genuen egitasmo hau eta izena bazuen, Errigora; orain, badu izana", esan du Sueskunek.

'Uztaberria', agroekologikoagoa

'Uztaberria' deituriko eskaintza indartsu dator: "urrats agroekologikoak" eman dituzte Errigorako kideek eta landa eremuan "ate berriak" ireki dituzte… Hori guztia, beti ere, egitasmoaren funtsa ahantzi gabe: "auzola eta elkarlana". 

Nola erosi?

Errigora.eus webgunean, eskuorrien bidez, zein 65 herri, taberna, elkarte zein eskolatan eskura daitezke saskiak. Aurtengoan, gainera, erraztasunak emanen dituzte ordaintzerako garaian: ordainketa bi epetan egin daiteke, bezeroen patrikek gutxiago nabaritu dezaten gastua.

"Gure asmoa bada kontsumitzaile sarea handitzea eta fidelizatzea, jendarte aldaketari dagokionean, aliantzak ergiteko prest gaude", adierazi du Sueskunek, halaber.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!