Iruñean hamar gizon kondenatu dituzte, 3 urte eta 1.500 euro arteko isunekin, pedofilia dela-eta. Hamar atxilotuek pedofilia materiala konpartitzen zuten haien artean. Poliziaren iturrien arabera, 6 eta 13 urte arteko umeen irudiak zeuzkaten, helduekin erlazioak izaten. Horietako batek haren alaba grabatu zuen eta 25.000 euro eman beharko dizkio kalte ordain gisa.
Lekuko babestu batek jarri zuen salaketa, 2006an, Cintrueñigoko kuartelean eta horren ondorioz hasi zen Polizia gertatutakoa ikertzen.