Hiru laurdenean daude ia Ebroko urtegiak: edukieraren %71,5 dute urez beteta. Ebroko Konfederazioak esan duenez, 2016ko aste berean, 5.545 hektometro zeuden, hau da, %73,9.
2012tik 2016 arteko batez bestekoa 5.510ekoa izan da. Gutxienekoari dagokionez, 2012ko zifra izan zen txikiena: 4.388 hektometro. 2017an ez da azken lau urteetako batez bestekoa gainditu.