Lapurtutako haurren lege proposamenaren tramitatzen ari dira

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 27a, 14:21

Lauko gobernak aurkeztu du lege proposamena, lapurtutako haurren errolda eta kaltetutakoen omenezko ekitaldia bultzatzeko, besteak beste.

Lapurtutako haurren errolda egitea eta desagerpenak medio kaltetutakoei omenaldia antolatzea. Horixe agintzen du laukoak aurkeztutako lege proposamenak. Tramitatzen ari dira orain, onartu ostean. 1936ko kolpe militarraren ondorengo errepresioaren biktimei aitortza eta erreparaziorako Foru Legean aldaketa egiteko proposamena da. 

Frankismoaren "errepresioaren parte" da lapurtutako haurren auzia Bakartxo Ruiz EH Bilduko kidearen irudiko. Lege proposamenaren ondorioz, sortuko duten DNA bankuak, gainera, "auziak argitzek" balio dezakeela azpimarratu du, baita. 

Laura Perezek, Ahal Duguko kideak, esan du "200 pertsona baino gehiagori" eragin diela ebatsitako umeen gaiak. Ezkerrako Jose Miguel Nuinek adierazi du "ahalik eta babes zabalena" lortu nahi dutela legeak aurrera egin dezan. Geroa Bairi dagokionez, zuhur mintzatu da. Haren ustetan, beharrezkoa da aldaketa, baina are gehiago zehaztu behar delakoan dago. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!