Osasunak, atzo, Espayolen kontra hiru eta huts galdu zuen partiduaren analisia egin dugu saioaren lehen zatian. Iñaki Zabaleta, ELA sindikatuko ikerketa arduradunarekin, Nafarroako zerga sistema eta Kontseilu Soziala izan ditugu mintzagai. Aitor Zandueta makilakixki teknologia aditua, euskarazko irrati guztiak telebista, tableta, telefono eta ordenagailuetan entzuteko aplikazio berriaz solastu zaigu. Nafarroako Bertsolarien Txapelketaren asteburuko saioari buruzko kronika jaso dugu amaitu aurretik.