"Gotortutako" Europaren aurka, kalean

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 27a, 07:54

Europa gortorlekuari ez, harrera orain lelopean mobilizazioa egin zuten atzo Nafarroako Harrera Hiriek. Instituzioek "benetako harrera" egin diezaieten eskatu dute. 

"Desplazatuta dauden pertsonek ihesaldiari, jazarpenari, heriotzari eta oro har ziurrak ez diren bideei eta harrerari aurre egin behar diete. Errealitate hori erakutsi nahi dugu Europar Batasunaren migrazio politika zorigaiztokoa salatzeko. Politika horren ondorio dira iaz Mediterraneoan 5.000 pertsona baino gehiagoren heriotzak eta Europa Gotorlekuak eraikitako harresiek zein hesiek blokeatzen dituzten milaka pertsonen bizi baldintza ankerrak ere", esan dute.

Europa eta Espainiar Estatua harrera egiteko finkatu zituzten "gutxieneko konpromisoak" betetzen ari ez direla salatu dute: "Europan, 160.000 pertsonari harrera egiteko konpromisoa hartu eta 11.966 besterik ez dira birkokatu. Espainiar estatuan, 17.228 pertsonatik, 980".

Europako "migrazio politika lotsagarriak" salatu eta harrera "orain" egin dadin eskatzeko gauzatuko dute mobilizazioa.

Ekinklik.org webguneak osatu du argazki galeria, eta bere webgunean ikus daiteke osorik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!