"Erregimenaren inpotentziaren adibide" da epaitegiek Iruñeko euskarazko bi udal haur eskolak bertan behera uzteko emandako sententzia. Hola mintzatu da EH Bilduko Miren Aranoa: "epaitegietan borrokatu nahi du erregimenak sozialki eta politikoki galdu duena".
Donibane eta Printzearen harresi haur eskoletan euskara "hizkuntza eskubideak bermatzeko" txertatu zuen udalak. Gauzak horrela, sententziak funtsik ez duela ziurtatu du Aranoak.
Hala, Iruñeko Udalaren jarduna “txalotu” du EH Bilduk, eta, ildo beretik, familiei oroitarazi die haur eskole euskarazko eskaintza berdin mantenduko dela.