Metropoli Forala 2017-02-24

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 24a, 12:34

Iruñerriko hautetsien solasaldian, Barañaingo alkate Oihaneder Indakoetxea, Zizurko alkate Ion Gondan eta Eguesibarko alkateorde Ioseba Orduña elkartu ditugu. Maialen Goñi zine kritikariak asteburuko estreinaldiak aurreratu dizkigu. Iñaki Berastegi kirol kazetariak Espanyolek eta Osasunak igandean jokatuko duten partiduaren aurreko kronika egin digu. Urtzi Iraizoz musikariaren eskutik Errenazimenduko laud instrumentua ezagutu dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!