Haizea Ramirez de Alda:"Adur, Oihan eta Jokinek 100 egun daramatzate espetxean modu bidegabean"

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 24a, 08:54

"Justiziaren erabilera interesatua da. Altsasuko gazteak ikerketarik gabe eta epairik gabe dituzte zigortuta", hala nabarmendu du Ramirez de Alda Altsasuko zinegotzi eta gazteetako baten senideak. 

Proportziorik gabe. Bidegabe. 100 egun espetxean, bahituta. Ikerketarik eta epairik gabe zigortuak. Hitz horiek erabili ditu Haizea Ramirez de Alda Altsasuko zinegotziak eta Adur Ramirez de Aldaren senideak Euskalerria Irratian egindako elkarrizketan. "100 egun daramatzate espetxean Oihanek, Jokinek eta Adurrek", gogorarazi du. "100 egun bahituta". "Justiziaren erabilera interesatua dela erakutsi dute azken egun hauetako jarrera eta erabakiek", azaldu du erreferentzia eginez ustelkeriagatik kalean utzi dituztela atzo bertan. "Ihes egiteko arriskurik ez da, behin eta berriz aurkeztu zutelako euren burua auzitegietan. Auziak, zentzugabea den norabidea hartu du". 

Altsasun eta Altsasutik bidegabekeriarik eta injustiziari erantzun irmoa ematen diote herritarrek eta hori ere Oihani, Jokini eta Adurri helarazten dietela nabarmendu du Ramirez de Aldak. "Indartsu daude jakinda babesa dutela gure partetik". 

Elkarretaratze eta protestak

Ostiralero Altsasun egiten dute elkarretaratzea. Jende ugarik egiten du salaketa kalean. Gaur, Iruñean eginen dute. 100 egun daramatzate espetxean eta egun hori baliatuta hiriburura eramanen dute protesta. 19:00etan Sarasateko pasealekuan eginen dute protesta. 

 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!