Kalera bota ditu Eroski Taldeak hemezortzi lagun, "irabaziak baditu ere". Hori da Enpresa Batzordeak salatu duena: izan ere, urteak daramatza langile gehiago eskatzen, "lanez gainezka" zeudelako, eta, beraz, orain jendea kanporatzea ez zaie ulergarria. Horregatik, gaurtik hasita, hiru eguneko grebara deitu dute.
Enpresa Batzordearen arabera, Eroski "gai" da hemezortzi pertsona horiek guztiak Nafarroan "birkolokatzeko", "une honetan borondatea da faltan duen bakarra".
Batzordea Eroskirekin bilduta zela jakinarazi zieten langileei kalera zihoaztela, negoziazioak oraindik martxan ziren bitartean.