50 urteko gizon bat hil da, atzo gauean istripua izan ostea. Ezkabarteko bailaratik motorrean ibiltzen ari zela, Untzun, Txulapain inguruan, izan zuen ezbeharra.
NA-4210 errepidetik 7. kilometroan atera zen. Foruzaingoa eta medikuak joan ziren bertaraino eta, ospitalera eraman bazuten ere, ez dute salbatzerik izan.
Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da: galtzada estuko errepidetik atera zen; apenas du bazterbideriNA-4210ko zati horrek.