Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Esther Korres eta Ahal Duguko Laura Perez aktualitate politikoaz aritu dira. Help Na-Nafarroa Laguntza elkartea, Ekialde Urrunetik datozen errefuxiatuak laguntzen dihardu. Duela urte bat Greziako Idomenin hasi ziren lanean eta orain, Serbian, Belgradon ari dira errefuxiatuak laguntzen. Santi Gonzalez eta Xabier Ziriza suhiltzaileak, Saioa Marina unibertsitate ikaslea eta Bego Cestau gizarte laguntzailea gurean izan dira. Korrikaren 20. ediziorako ekoitzitako "Euskararen lau aurpegi" dokumentala aurkeztuko dute Katakraken, gaur. Kepa Matxain, lanaren egilea eta Ander Larunbe, lau protagonistetako bat elkarrizketatu ditugu. Saioaren azken zatian, Angel Erro poeta burlatarra etorri zaigu.