Foro Sozial Iraunkorrak ETAren armagabetzeaz egindako diagnostikoa eta datozen hilabeteetarako proposamenez hitz egin du parlamentuan.
Armagabetze eta bizikidetzan segituko dute lanean, iheslariak eta presoak gizarteratzean ere bai. Zauriak behar bezala itxi behar dira, adostasun sozial eta instituzionalak beharrezkoak dira aurrera pausoak emateko.
Azken bost urteotan aurrera urrats handiak egin dira. Oraindik dena dela, badira erresolbitu beharrekoak: desarme osoa eta arma horien suntsiketa, prozesua behin betikoa izan dadin.
Hirugarren bilera, Foro Sozialarena, iaz Gernikan egin zuten. Zenbait puntu markatu zituzten etorkizunera begira:
- Prozesu kontrolatua egin behar dela, ordenatua eta adostua.
- Horretarako, zentzuzko denbora hartu behar da. Independenteak izanen diren agenteen beharra ere azpimarratu dute.
Gernikan, ondorio hainbat atera zituzten:
- Berifikazio taldea osatu behar dela armagabetze prozesurako.
Orain, ETA aurrera pausoa emateko prest azaldu denean, hiru Gobernuek, Nafarroakoak, Eusko Jaurlaritzak eta Ipar Euskal Herriko Elkargoak lagundu egin behar dute aktiboki prozesuan.
Espainiako Eta Frantziako Gobernuei beste alde batera begiratu ez dezatela eskatu diete.Gogorarazi dute orain arte bilerak egin dituztela alderdikideekin, denekin, UPN eta PPrekin izan ezik.
Jarrera aldaketa UPN eta PSNko eledunen hitzetan
Alderdi politikoen artean aldaketa sumatu da UPNren eta PSNren baitan. Iñaki Iriarte erregionalistak esan du, biktima guztiak aintzat hartzea garrantzitsua dela prozesu horretan; alderdi sozialistako Inma Juriok esan du ETAk pausoak emateaz gainera Espainiako Gobernuak ere eman beharko dituela, besteak beste, espetxe politika nabarmendu du.