"Zer nolakoa da kartzela emakumea izanda? Eta bollera izanda? Trans-a? Espetxea Heteropatriarkatuaren munstroa den heinean, zein mekanismo dauzka hegemonikoak ez diren subjektuen kontra?".
Galderak jarri dituzte mahai gainean Iruñeko Bullerak kolektiboko kideek eta horien inguruko hausnarketak entzuteko aukera ere eskainiko dute, bihartik aurrera eta larunbatera arte antolatu dituzten jardunaldietan.
Hitzaldietako batzuk euskaraz izanen dira eta gaztelaniaz beste batzuk. Dena dela, itzulpena autogestionatuko dute. Iruñeko Alde Zaharreko Descalzos kaleko Txoko Feministan eginen dituzte jardunaldiak.
Egitaraua, egunez egun

