Ander Olaizola argazkilari profesionala da. Goizuetako semea. Nepalen ibili da azkenaldian eta Norvegiara joateko furgoneta prestatzen ari da. Batez ere, natura, landareak eta animaliak bilatzen ditu bere argazki kamerarekin. Esentziak izeneko liburua plazaratu du, berriki. Gurean izan da saioaren hasieran. Adin txikiko haur eta gaztetxoen arropaz eta estetikaz, hipersexualizazioaz mintzatu gara Amaia Nausiarekin. Etorkizuna, porlanezkoa eta asfaltozkoa al da? Ingurumenaren egoeraz eta arazoez gogoeta egin dugu, Xabier Santamaría adituarekin. Aitor Zandueta, teknopatarekin, zibermunduaz eta frikismoaz aritu gara tartarrean.