Metropoli Forala 2017-02-20

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 20a, 12:02

Putzuan koxka bat beherago Osasuna. Atzo ere, gorritxoek galdu egin zuten. Oraingoan, Vigon, 3 eta 0 Celtaren aurka. Partiduaren analisia egin dugu saioaren hasieran. Azken asteko hamar albiste esanguratsu nabarmendu ditu Santi Leone librepentsalariak, asteleheneroko dekalogoan. Astea zazpi txiotan laburbildu digu Iker Tubia tuiterlariak. Patxi Zabaleta abokatu eta idazlea izan da esperientziaren solasaldian. Iñaki Urdangarin eta Elena Borboikoaren Noos kasuaren sententziaz eta motibazio politikoko biktimez hitz egin dugu. Nafarroako Bertsolarien txapelketaz, eta bereziki, pasa den larunbat eta igandeko saioez mintzatu gara Lorea Arburuarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!