Ia 300 lagun bildu ziren Nafarroako Gobernuak "motibazio politikoko biktimiei" eskainitako omenaldian. Aurresku batek abiatu zuen ekitaldia eta Etxarri Aranazko abesbatzaren doinuek hartu zuten Kultura Departamentuaren egoitza. Julio Soto bertsolariak bertsoa bota zuen eta Castillo Suareaz idazleak Hemen gara poema errezitatu.
German Rodriguezen anai Fermin Rodriguez, Mikel Zabalzaren arreba Idoia Zabalza eta Naparraren anai Eneko Etxeberria oholtzara igo ziren eta ia bi minutuko txaloaldia jaso zuten bertaratutakoen partetik.