Eskuin muturreko taldeen eta poliziaren indarkeriaren biktimak errekonozituko ditu, Nafarroako Gobernuak bihar, larunbatarekin, Iruñean. Gure artean izan dira Idoia Zabaltza, Mikel Zabaltzaren arreba, Eneko Etxeberria, Naparraren anaia eta Karlos Delas, Rafael Delasen anaia. Aurrera jarraituz, Aritz Romeo, Iruñeko segurtasun zinegotzia elkarrizketatu dugu. Udaltzaingoaz mintzatuko gara, polizia eredu berriaz bereziki. Asteburuan, Osasunak, Vigon, Celtaren aurka jokatuko duen partiduaren aurreko kronika Eñaut Agirrebengoa kazetariak egin digu. Iker Bengotxea aktoreak hurrengo egunetarako kultura agendaren berri eman digu.