"Berme juridiko handiagoa behar dugu Departamendutik egiten ditugun ekintzetan eta erronka berriak dauzkagu", esan du Mendozak, Hezkuntzako idazkari tekniko nagusia aldatu ostean. Hemendik aurrera, Begoña Alfaro izanen da.
Orain arte Presidentetza, Justizia eta Barne sailean zegoen eta Hezkuntzara pasatzea aldaketa “oso ohikoa” da, kontseilariaren esanetan.
"Ez da korrika eta presako hartutako erabakia izan, ez dugu batzorde berezirik deitu, baizik eta asteazkenetako ohiko bilera batean hartu dugu erabakia", adierazi du Mendozak.