Gaurko saioan metropoli foraleko erdigunera jo dugu. Iruñeko Zitadelarekin zer egin? Udalak Gotorlekurako Hiriartea proiektua aurkeztu du. Artea sortzeko eta zabaltzeko espazio berezia sortu nahi dute bertan. Artisten topagune ere bihurtu nahi dute. Iruñeko udal ordezkarien solasaldian gaiaz mintzatu gara EH Bildu, Geroa Bai eta Aranzadiko ordezkariekin. Aste honetan ospatu den irratiaren munduko egunaren haritik tiraka, gaur euskarazko irratigintzaren historiaz eta Nafarroako irrati ezberdinez hitz egin dugu Ainhoa Arano kazetariarekin. Aldudetako pagadien artean sortu, Urkiagaren magalean beheiti doa eta Funeseraino iristen da. Arga ibaiaz dokumentala egin du Labrit Multimedia etxeak. Bere bazterretan bizi diren herritarren iragana, oraina eta geroa ditu ardatz "Ni Arga" izeneko lan honek. Gaizka Aranguren Labrit etxeko arduraduna Irrintzi Dorrean izan da gaur.