Metropoli Forala 2017-02-15

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 15a, 12:46

Parlamentarien solasaldian, aktulitate politikoaz mintzatu gara Geroa Baiko Unai Hualde, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ezkerrako ordezkari Ioseba Ezeolazarekin. Lorea Arakistain, puntu.eus fundazioko kidearekin internetez ordaintzeko carding sistema eta euskal youtuberrak aztergai. Gatazkarik gabeko teknologia kanpaina jarri du abian, Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeak. Gure sakeleko telefonoek, tabletek eta ordenagailuek Kongo Ekialdeko gerrarekin duten lotura azaldu digu Alizia Aleman, elkarteko arduradunak. Fermin eta Mikel Erbiti kazetari eta literaturzaleen eskutik George Steiner idazlea hobe ezagutzeko aukera izan dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!