Minbizia duten haurrek zainketa etxean izan dezatela eskatu du Adanok

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 15a, 08:59

Minbizia duten haurren Nazioarteko Eguna da gaur. Umeen eta nerabeen borroka ikusaraztea eta gizartea sentsibilizatzea da gaurko egunaren xedea.

Zainketa etxean izateko aukera eskaintzea nahi du Adanok. Haur eta nerabeek behar duten arreta etxean izateak ekarriko lizkieketen onuren berri eman du. Minbizia duten haurren Nazioarteko Egunean errealitate hori ikusarazi eta gizartea sentsibilizatzea lortu nahi dute. 

Adano, minbizia duten haurrak laguntzeko elkartea da. Larunbatean haur horien errealitatea ikusarazteko festa eginen dute Itaroa zentroan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!