Trafikoa "baketzeko" eskatu dio Ekologistak Martxan-ek udalari

Euskalerria Irratia 2017ko otsailaren 14a

Argazkia: Autoak zebrabide batean.

Larunbatean emakume bat autoak harrapatu ostean zendu eta gero, "autoaren kultura" gaitzesi du taldeak eta oroitarazi du hilketa asko zebrebideetan gertatzen direla.

"Ezin da onartu, ezta normaltzat hartu ere, pertsona bat zendu daitekeenik zebrabide bat igarotze hutsarengatik; izan ere oinezkoak dira bertan lehentasuna dutenak", esan du Ekologistak Martxan-ek, "autoaren kultura" kritikatzearekin bat, larunbatean, Gipuzkoa etorbidean zendu zen emakumearen kasua gogoan. 

Autoak mantsoago joatea "ezinbestekoa" da talde ekologistaren irudiko. Hainbat neurri proposatu dituzte zirkulazioa kontrolatzeko: zebrabide altuagoak jartzea edota semaforoak instalatzea, besteak beste. 

"Trafikoa baketzea". Horra egin beharrekoa. Iruñean, urtero bi eta lau pertsona artean hiltzen dira, ibilgailuek harrapatuta. 2017an, jada hamalau lagun harrapatu dituzte autoek eta lagun bat zendu da. Iruñeko Udalaren datuen arabera, hamar harrapaketatik zazpi zebrabideetan dira eta hilketa gehienak ere bertan izaten dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!