Emakumearen Arreta Zerbitzuak, 2016an, 2.052 kontsulta egin ditu, hau da, 2015ean baino %10 gehiago. Ez da zifra makala. Orotara, 596 espediente dauzka irekita: horietatik, 306 iaz joan ziren aurreneko aldiz; 290k irekita zuten jada txostena.
Martzelo Zelaieta kaleko 51. zenbakian dago eraikina eta indarkeria matxista sufritzeko arriskuan dauden emakumeei osoko arreta eskaintzen diete bertak olangileek. Bereizte prozesuetan laguntzen ere lan egiten du eta bikote harremanetan sortzen diren gatazkekin.
Helburua: "emakumeak bizitzaren esparru guztietan txertatzea". Hala, "desoreka egoeran eta diskriminazioaren zein biolentziaren kontra" lanean aritzen da.
Indarkeria matxista jaso dute %48k
Indarkeria matxista dela eta joaten dira bertara emakumeen %48. Eta talde horretan, biolentzia kasuen %92 etxe barruan ematen da eta %8 baino ez kalean, Kalean gertzen direnen artean, %46 salerositako emakumeak dira eta gainerako %54 lan jazarpen sexual kasuek edota diskriminazio kasuek osatzen dute.
Bestelakoetan, kasuetan %21 erlazio bat uzteko prozesuekin lotutakoa da, prostituzio utzi nahi dut
Batez ere, 30 eta 39 urte arteko emakumezkoek jotzen dute Emakumeen Arreta Zerbitzura; gehienak, %60 Arrotxapea, Arrosadia, Txantrea, Buztintxuri eta Sanduzelai auzoetakoak dira.