Iluntasunetik ateratzeko unea dela nabarmendu du Roxika Iriarte. Haren alboan zituen 1960tik 2010 urteen artean torturak pairatu dituzten nafarrak. Guztiek tortura gainditzeko eta ondorioei aurre egiteko bidea hartu dutela nabarmendu dute, besteak beste, euren testigantzen bitartez. Hala, erakundeei eta bereziko Foru Gobernuari eskatu diote "tresnak martxan jartzeko" tortura kasuak ikertu eta torturatuak izan diren herritarrak aitortzeko eta erreparatzeko.
Iruñean salatu dituzte tortura kasuak. Nafarroan tortura sufritu duten pertsona guztiei dei egin diete bide hori hartzeko eta euren testigantza eskaintzeko. "Tortura iluntasunetik argitara ateratzeko garaia da", esan du Iriartek. Nafarroako Gobernuari aitortza eta erreparaziorako tresnak abiatzeko eskatu diote.