Osasunak, beste behin ongi jokatu eta beste behin galdu egin zuen larunbatean. Gorritxoek, Sadarren, Real Madrilen aurka bat eta hiru galdu zuen norgehiagoka aztertu dugu saioaren lehen zatian. Eduardo Santos, Ahal Dugu-Podemos alderdiko nafar diputatuarekin, talde politiko horrek asteburuan egin duen kongresuaz mintzatu gara. Santi Leoné librepentsalariak azken astea hamar puntutan azaldu digu asteleheneroko dekalogoan. Astea zazpi txiotan laburbildu du Iker Tubia tuiterlariak.