Edonor izan daiteke atezaina, gauez, ostatu batean, inongo azterketarik edota frogarik pasa gabe. Hori da Nafarroan orain dagoen egoera. 2011n segurtasun zaindari horien jarduna erregulatze bidean UPNren gobernuak dekretua onartu bazuen ere, inoiz ez da martxan jarri. Oraingo gobernuak, baina, egoerari buelta eman nahi dio, gau giroan edozeinek lan egiteak daukan arriskuaren jakitun.
2011ko dekretu hori betetzea sustatu nahi du Barne Sailak: hala, kartzela aurrekariak dauzkatenek ezin izanen dute ofizio hori izan eta azterketa psikologikoak eta teorikoako aprobatu beharko dituzte.
Hala, sarrera kontrolatzen duten langileen lehenengo gaitze froga eginen du Exekutiboak aurki. Egun, 300 pertsona daude taberna, diskoteka zein festa guneetako ateetan, zaindari lanetan.