Castejongo zentralaren bigarren multzoa "berelaha" ixteko exijitu du Sustrai Erakuntzak

Euskalerria Irratia 2017ko otsailaren 10a

Argazkia: Sustrai Erakuntza eta Erriberako Zentral Gehiagorik ez plataformak egindako agerraldia.

Castejonen aktibo dauden zentral guztiei emandako baimenak berrazter ditzatela eskatu diete Nafarroako eta Espainiako gobernuei.

Nafarroako eta Espainiako gobernuari Elerebro enpresak Castejonen duen zentralaren bigarren multzoa "berelaha" ixteko exijitu dute Erriberako Zentral Gehiagorik ez plataformak eta Sustrai Erakuntzak, Auzitegi Gorenak ixteko epai irmoa eman duela gogoratzearekin bat. 

Hiru zentral Castejonen

Ziklo konbinatuko hiru central termiko daude Castejonen: Elerebro enpresarenak, bi; eta Hiberdrolarena, hirugarren bat. Ezarritako azkena da Elerebro enpresaren bigarren multzoa, eta hura ere, “gainontzekoak eraiki diren gisan” ingurugiro araudia errespetatu gabe egin zuten, Sustrai Erakuntzak salatu duenez.

"Akatsez" josita dago martxan jartzeko egin zuten ingurugiro azterketa: ez zituen jasotzen derrigorrez adierazi beharreko alternatibak, Habitat Zuzendaritzak ezarritako Interes Orokorreko lur eremuen gaineko kalte eraginen baloraziorik ez zuen egiten, ozonoan izanen zukeen eragina ez zuen aztertzen eta modu "desegokian" aztertzen zituen zentralaren eragin sozio-ekonomikoak. Horra, Erriberako Zentral Gehiagorik ez plataformak eta Sustrai Erakuntzak salatutakoa. 

Zazpi helegiteen bide luzea

Zazpi helegiteen ostean, Gorenera jo zuten herritarrek, azkenean, eta arrazoia eman zien, baina, nolanahi ere, ilegala den arren, funtzionatzen ari da Catejongo zentrala. "Ez dauka energía elektroakoaren ekoizpeneako baimenik, ezta derrigorrezok Ingurugiro Kalteen Adierazpenik ere", kritikatu dute.

Insituzioak, 'lobbya'-rekin

Epaia irmoa dela eta instutuzioek bete ez dutela ikusirik, “egoera ilegalaren konplize” izatea leporatu diete, eta “borondatea” eskatu, epaia exekutatzeko legezko epe muga gainditu baita jada. Sustrai Eraikuntzaren eta Erriberako Zentral Gehiagorik ez plataformren irudiko, “energiaren enpresa lobbya izorratzea baino, nahiago dute legea ez betetzea”.

Eskari argiak

Bi eskari egin dituzte: lehenegoa, Nafarroako eta Espainiako gobernuei Elerebro enpresak Castejonen duen zentralaren bigarren multzoa berelaha ixteko exijitu diete; eta, bigarrena, Castejonen aktibo dauden zentral guztiei emandako baimenak berrazter ditzatela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!