Metropoli Forala 2017-02-10

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 10a, 13:08

Solasaldi sozialaren tartean, Me tacho de macho kanpainaren aitzakian, egungo gizartean gizon izateko bestelako manerak eta maskulinitatearen estereotipoak aztertu ditugu hiru lagunekin: Mikel Aranburu Zudaire, filosofoa, Kepa Yecora, irakasle eta sindikalista, Mikel Lasarte, hezitzaile eta herri kirolaria. Asteburuari begira, Osasunak Real Madrilen aurka, Sadarren jokatuko duen partidua eta zine estreinaldiak izan ditugu mintzagai. Musikaren tartean, Baobabs Will Destroy Your Planet taldeko kantari Eymard Uberetagoena gonbidatu dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!