Herri gehiago sartzeko zabalduko dute eremu mistoa

Euskalerria Irratia 2017ko otsailaren 10a

> Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak Euskararen Legea aldarrikatzeko proposamena aurkeztu dute parlamentuan, eta bi hilabeteko prozesua egin dezake orain.

> Hamabi herrik egin dute eremu mistora pasatzeko eskaera.

Euskararen Legea aldatzeko proposamena erregistratu du laukoak parlamentuan. Helburua, gizarte eskariari men egin eta eremu mistoa zabaltzea, hamabi herrik eskatu baitute eremu ez euskaldunetik atera eta mistoan sartzeko -Ameskoa Behea, Artazu, Antzin, Abaigar, Oibar, Kabredo, Zirauki, Mendigorria, Murieta, Mirafuentes, Villatuerta eta Zuñiga-. 

Horiek ez ezik, herri gehiago sartzeko aukera eskainiko du lege aldaketak, 1986ko Foru Legearen 5.1 artikuluari jarraiki. 

Eskubideen mailakaketa

Eskubideak mailakatzen ditu Euskararen Legeak; zonaldearen arabera, herritar batzuek eta besteek eskubide ezberdinak dituzte.

Euskararen "inposizioa"

"Euskara inposatzen digute, eskubideak murrizten dizkigute eta ez dute kexatzerik nahi. Asktasuna dugun bitartean, salatuko dugu euskara eta haien sinboloak inposatzen dizkigutela", esan du UPNko parlamentari Garcia Adanerok Nafarroako parlamentuan, Euskararen  Plan Estrategikoari buruz mintzo zela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!