Zoru klausula dutenak laguntzeko gida kaleratu du gobernuak

Euskalerria Irratia 2017ko otsailaren 9a

Europar Batasunaren Justizia Epaitegiak zoru klausula bertan behera utzi ostean, ordaindutako hori berreskuratzeko urratsak azaldu ditu Kontsumo Zerbitzuak.

Zoru klausula dutenek dirua berreskuratzeko urratsak egin ditzakete; orain, urrats horiek nola egin, gainera, errazago jakin dezakete, Nafarroako Gobernuaren Kontsumo zerbitzuaren bitartez, online gida kaleratu baitu, zoru klausularen ingurukoak argitzeko.

Horrez gainera, Amaia kalean duen egoitzan informazio gehiago eskaniko du, bai eta 848 42 77 33 eta 848 427 758 telefono zenbakietan ere.

Zoru klausulan, interesa jaitsita ere hipotekan aurreikusitakoaz harago, ordaintzekoak ez zuen behera egiten, eta hori ilegala da, epaitegiek ebatzi dutenez. Hiru hilabetean egin behar da tramitea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!