Eskuin muturrak eta estatuko funtzionarioek eraildako pertsonak hartuko ditu gogoan Nafarroako Gobernuak, hilaren 18an. Ekitaldi "sinbolikoa" izanen da, Maria Solana gobernuko bozeramaileak esan duenez.
2015eko apirilaren 10eko legeari jarraiki eginen du Exekutiboak omenaldia, "aitortza eta erreparazio ekitaldi insituzionala" izanen da.
"Eskubideen urraketa sufritu duten pertsonak dira [biktimak] eta egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea ere badute", esan du Solanak. Era berean, adierazi du guztiz "konstituzionala" dela ekitaldia eta Konstituzio Epaitegiak eskuin muturrearen biktimak aitortzeko legearen aurka errekurtsoa aurkeztu badu ere, omenaldia gauzatzeko ez zuela "inongo eragozpenik" jarri.