Elur maila 500-700 metrotan izanen da goizean

Euskalerria Irratia 2017ko otsailaren 8a

Meteorologiako Agentziak alerta laranja ezarri du Pirinioetan, kantauri isurialdean eta Nafarroako erdialdean elurte handiak botatzeko arriskuagatik.

Pirinioetako eskualdean atzotik eta biharko gauerdira arte jarri du indarrean alerta laranja; edozein mailatan egin dezake elurra eta, 1.100 metroko altueratik gora, 15 eta 20 cm arteko elur-geruzak meta daitezke. Kantauriar isurialdean eta Nafarroako erdialdean, gaurko 21:00etatik biharko, eguaztena, 16:00ak arte dago indarrean alerta laranja; 8 eta 15 cm-ko elur-geruzak meta daitezke, hurrenez hurren, eremu horietan.

Aurreikusitako eguraldi txarraren aurrean, Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiak elurra kentzeko 29 makina jarriko ditu lanean gaur arratsaldean, eta 100 makinara arte ere handitu dezake lantaldea bihar goizeko bostetatik aurrera.

Foruzaingoak, berriz, handitu egingo du bere presentzia errepideetan gaur gaueko hamarrak eta bihar arratsaldeko laurak bitartean, 13 patruila gehiagorekin. Guardia Zibilarekin koordinatuta lan egingo dute foru-zainek, batez ere Leitzarango autobian (A-15), Iruña eta Behobia batzen dituen errepidean (N-121-A), Iruñeko ingurabidean (PA-30) eta A-12 Autobian.

Gainera, eguazteneko goizeko seietatik aurrera koordinaziorako bi organo ezarriko dituzte in situ Irurtzunen eta Iruñean, eta baterako patruilatzeak egingo dituzte Errepideen Kontserbazio-zerbitzuko langileek, Foruzaingoko agenteek eta Guardia Zibilek, Sakanako Autobian (A-10), Leitzarango Autobian (A-15) eta Iruñeko ingurabidean (PA-30).

www.incidenciascarreteras.navarra.eswebgunean eta 848 423 500 telefono zenbakian dago Foru Komunitateko errepideen egoerari buruzko eguneratutako informazio gehiago. Nafarroatik kanpoko joan-etorrietarako, komenigarria da Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren webgunea kontsultatzea (www.dgt.es), edota 011 informazio-telefonora deitzea.

Elurra kentzeko ehun bat makina 

Adierazi dugun bezala, Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiak elurra kentzeko 100 bat makina jarriko ditu lanean, honako errepideetan: Nafarroako Autobidean (AP-15); Sakanako Autobian (A-10); A-12 Autobian; Leitzarango Autobian (A-15); Iparraldeko Autobian (A-1); Pirinioetako Autobian (A-21); Iruñeko ingurabidean (PA-30); Iruña eta Behobia batzen dituen errepidean (N-121-A); Iruña eta Frantzia Baztandik batzen dituen errepidean (N-121-B), eta Iruña eta Tutera arteko errepidean (N-121).

Lantalde horiek beste errepide batzuetan ere jardungo dute lanean; honako hauetan, besteak beste: Aibar, Belagua, Belate, Carrascal, Erro, Etxauri, Ezkurra, Ibañeta, Las Coronas, Latza, Lerga, Lizarraga, Loiti, Markalain, Meano, Mezkiritz, Otxondo, Uxue eta Urbasako mendateetan, bai eta Ameskoa, Goñi, Ultzama eta Orbaibarreko piriniar haranetan ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!