Ikurren Legea kentzea "gehiengoaren kontra" joatea eta "bideorri nazionalista" segitzea dela dio PSNk

Euskalerria Irratia 2017ko otsailaren 7a

Argazkia: Maite Esporrin, agerraldi batean.

Bilduren "obsesio nagusia errealitate" bihurtu dela esan du Maite Esporrin PSNko kideak.

Ikurren Legea jo puntuan jarri du Maite Esporrin zinegotziak, gobernua babesten duten lau alderdiek lege hori atzera botako dutela iragarri ostean, "Bilduren obsesio nagusia errealitate bihurtu da", esan du Maite Esporrin sozialistak, Nafarroako Gobernua "bideorri naziolista" jarraitzen ari dela salatuta.

Kexu da PSNko kidea, haren aburuz, "gehiengoaren kontra" ari baita exekutiboa. Nafarroako Gobernuak "maskara" kendu duela uste du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!