Redin Cruzat jauregirako 1.900 proposamen jaso dituzte

Euskalerria Irratia 2017ko otsailaren 7a

Argazkia: 'Plazara!' proeiktuaren sustatzaileak.

Kale Nagusiko zentro komunitario, soziala eta kulturala izanen den hori moldatzeko, besteak beste, jolas gunea, arte gelak eta zinemari zuzendutako aretoak proposatu dituzte herritarrek.

Herritarrek erabakiko dute zer egin Redin Cruzat espazioarekin, zentro komunitario, soziala eta kulturala izan dadin: hala, 1.900 proposamenetik gora jaso dituzte jada. 

Umeak eta gurasoak batera jolasteko guneak, liburutegia, zinema gela... horiek dira proposamenetako batzuk. Orain, udaberritik aurrera kudeaketa eredua, filosofia eta antolakuntza erak zehaztuko dituzte. Hirugarren fasean, heldu den ikasturtean, alegia, garapena eta martxan jartzea eginen dituzte.

Lau solairu dauzka eta erabilera anitzeko espazioak ere izan ditzan ahaleginduko dira. Izaerari dagokionez, Alde Zaharrari begirakoa izanen da, baita hiriari zuzendurikoa ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!