Aniztasun funtzionala duten 2.000 lagunek ez dute bozka eskubiderik Nafarroan

Euskalerria Irratia 2017ko otsailaren 7a

Argazkia: #MiVotoCuenta kanpainaren irudia.

Nafarroako Ezgaitasunen bat duten Entitate Ordezkarien Batzodeak (CERMIN) gogorarazi du Espainiako estatuan 100.000 direla bozkatzeko aukerarik ez dutenak.

Kontsituzio epaitegira joko du Espainiako Estatuko CERMIk, 100.000 pertsona horien egoera salatzeko, eta sare sozialetan ere kanpaina abitu du, #MiVotoCuenta lelopean.

Nafarroako CERMIk esan du sufragioan ezinbestekoa dela dibertsitate funtzionala dutenen eskubidea bermatzea, "ez soilik berdintasun irizpideengatik, baizik eta Nazio Batuen hitzarmenean hala bilduta dagoelako". Espainiak, gainera, 2008an onartu zuen hitzarmen horretan bildutakoa. 

Atzo, Nafarroako Parlamentuan adierazpena aurkeztu zuten Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak, #MiVotoCuenta kanpainari atxikimendua eman eta mobilizaziokin bat egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!