Tarajalen eraildakoentzat "egia, justizia eta erreparazioa" eskatu dituzte

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 7a, 08:48

Hiru urte dira hamabost lagun Mediterraneoko uretan ito zirela, Marruekoseko estatutik Espainiakora pasatzen saiatzen ari zirela Guardia Zibilak haien kontrako ekinaldia egin ostean.

"Egia, justizia eta erreparazioa" eskatu zuten atzo arratsaldean, Iruñean. Hamasei guardia zibila daude auzipetuta, migratzen ari ziren pertsonen kontra aritzeagatik.

Argazki galeria osorik ekinklik.org webgunean ikus daiteke. Irudiak Creative Commons lizentziari esker ekarri ditugu gurera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!