Atzo, Osasunak hiru eta bi galdu zuen Anoetan, Realaren kontra. Partiduaren analisia egin dugu saioaren hasieran. Santi Leoné librepentsalariaren dekalogoan, Lamela epailea, Euskararen Plan Estrategikoa, Artur Mas, AHT, Abortuaren Legea, Marine Le Pen, Goya sariak eta beste hainbat protagonista izan ditugu. Euskal youtuberrei buruz mintzatu gara Angel Erro idazlearekin. Trumpek botoi gorria sakatu eta planeta desagertuko al den galdetu diogu, Xabier Santamaria, Santo Andia kaleko bizilagunari.