"Erabakitzeko eskubidearen aldeko borrokan, sekula ez zarete bakarrik izanen", esan zuten elkarretaratzeko deitzaileek, larunbatean egindako protestan. Iruñean, udaletxeko plazan bildu ziren, gainontzeko Hego Euskal Herriko hiriburuetan bezala, Demokrazia aldarrikatzeko.
Gaur hasi dira Espainiako epaitegiak Mas, Rigau eta Ortega epaitzen.
Ekinklik.org webguneak argazki galeria osatu du, eta gurera ekarri dugu, Creative Commons lizentziari esker.