Euskal Y-tik Zaragoza arteko bidea egiteko ados De la Serna ministroa eta Aierdi

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 31

Epe eta inbertsio berriak zehaztu beharko dira bidaiari eta merkantzien tren-korridorea egiteko. 45 milioiko zorra ordaintzeko prest azaldu da ministroa. 

Madrilen bildu dira Manu Aierdi Nafarroako Garapen Ekonomikoko kontseilaria eta Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroa, abiadura handiko trenari buruz hitz egiteko. Ministroa prest azaldu da Euskal Y-tik Zaragoza arteko bidea egiteko. Lehen pausoa finkatu dute jada: Adifek, Espainiako trenbide azpiegituren konpainiak azterketa teknikoak egingo ditu. Jarraian beste hitzarmen bat sinatuko dute Castejon eta Campanas arteko zatia egiteko indarrean dagoena zaharkituta geratu dela.

AHTaren Nafarroako korridorea estrategikoa zela esana zion Aierdik De la Sernari, eta hark adierazi du Espainiako Gobernuaren konpromisoa argia dela korridorea hori ziurtatzeko.

Gaur egun Zaragoza-Castejon zatia guztiz etenda dago. Sustapen Ministerioak 2011n hasi zuen zati hori jendaurrean erakusteko tramitea, eta horretan da oraindik. Castejon-Iruñea zatia ere ez aurrera ez atzera dago. Hamabost kilometroko tarte bat egin zuen UPNren gobernuak, Castejon eta Alesbes bitartean, eta hor geratu da lana.

Honetaz gain, Nafarroako Gobernuak aurreratu zituen 45 milioiak erreklamatu dizkio Madrili eta hori ordaintzeko prest ere agertu da De la Serna. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!